XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ainzuzen, mendi aietan zegoan eta OKA zeritzan uria.

Eta izan omen zuan Uri orrek Balpuesta'rekin zer-ikusirik.

Arabitar musulmanek Españi artu zutenean ezabaturik gelditu zan Oka'ko gotzaigoaren jarraipena izan zedin sortu omen zan ba Balpuesta'koa.

Bai ote?

Ema'iegun begi orduango gertakizunei:

BISIGOTAK, EUSKALDUNAK, MUSULMANAK: NERE ABURU BAT:

-711'garren urtean sartu zan Españi'ra Tarik, ogei millaren bat gudari musulmanekin.

Naikoak izan zituan Bisigotiarrak garaitzeko.

Bisigoten erreiñua ¿ez al zan ba benetan indartsua?

Bai, VI mendean Españi'n beren erreiñu ori gotortu zutenez gero.

Frankiarrek, adibidez, naiz beraiek ere gotortasunik peitzen ez, Frantzi'ren egoan Mediterranertzaren erdia artzen zuan Septimani'tik Bisigotak botatzeko ez ziran beiñere gauza izan.

Ezta, Musulmanak Españira sartu baiño urte batzuk leenago, Banba Bisigoten errege zala, errege onen aurka Septimani iraultzan jeiki zanean ere.

Nola ba urte batzuk geroago ain errez menderatu ote zituzten arabitarrek?

Iritzi asko agertu oi dira gertari ulerkaitz ori ulerterrez biurtu naiez.

Nik ere badut nerea.

Iritzi utsa, bai noski, baiñan ez besteak baiño balioz anitz kaxkarragoa:

Bisigoten erregea, Errodrigo, (nola ez?, euskaldunen aurka zebillen Naparroa'ko lurretan borrokan, aiei Iruña'ko uria arrapatu naiean.

Ez zuan bere guraririk lortu aal izan.

Musulmanak itxasotik Andaluzi'ra sartu zitzaizkiolako mezua iritxi bait zitzaion.

Ez zan ura, musulmanek ori egiten zutela aurreneko aldia.

Marok'era iritxi ziranez gero, Tanger'ko kaietik irtenda, maiz jausten bait ziran Andaluzi'ko itxas-ertzeetara.

710'ean ainzuzen azkeneko aldiz Tarif buruzagiarekin, aren omenez Tarifa esanen zitzaion urira.

Eraso oieik danak errez izan ziran garaituak.

Erasotxo aietako bat besterik ez zala izanen 711'ko au ere, iruditu zitzaion noski Errodrigo'ri.

Baiñan oraingo au beste aiek baiño arrisku geiagokoa zala oarturik, euskaldunen aurka gudan jarraitzeko gero ere betarik aski izanen zuala-ta, mauro aiek Andaluzi'tik len-bait-len bota bearrak zituala pentsatu zuan, aien atzetik mauro geiago etorri ez zitezen.

Eta euskaldunen aurka berekin eraman zuan gudarozte sendo artan gudaririk trebe, yayo, bizkorrenak aukeratuz talde arin bat bilduta, laisterka joan zan aiekin, Tarik'en musulmanak itxasora errez jaurtiko zitualakoan.

Baiñan oker atera zitzaizkion bere uste guztiak.

Garaitua izan zan ba, eta, seguruaski, borrokan bertan illa.

Ez zuan jasotzerik izan, bere aurreko errege bisigotiarrek, Leobigildo'z gero, jaso izan zuten goiaipua, Bisigotiarrentzat goiaipurik aundiena dirudianez: edestilariek, beren erregeen oroipena goresteko bein da berriro erabilli zuten goiaipua: Domuit Vascones: Menderatu zituan Euskaldunak.

Baiñan Bisigoten indarra ez zan ¿Guadalete? ibaiaren uretan odolustu.

Ara al zuan azkarren iristearren, zaldundi-talde bat besterik ez zan izan ba, Errodrigo'k berekin iraduz eraman zuan indarra.

Bisigot-Erreiñuko gudaroztea Euskalerrian geratu zan, Errodrigo, Tarik itxasora jaurtiz gero, ostera euskaldunen aurka borrokan jarraitzeko noiz itzuliko zai.

Baiñan Euskalerrira musulmanen garaitzaren eta Errodrigo'ren ondamenaren berri iritxi zanean, bururik gabe gelditu zan gudarozte bisigotiarra.

Txunditurik, Iruña artzeari azken-agurra egiñik, Euskalerritik lur ziurragora baztertzen asi zan azkar azkar, Toledo'ra joan da an errege bat aukeratzeko asmoz.